Hemen zaude: Hasiera Albisteak 1.000 ordiziarrek baino gehiagok hartu dute parte merkatari euskaldunak saritzeko kanpainan

1.000 ordiziarrek baino gehiagok hartu dute parte merkatari euskaldunak saritzeko kanpainan

2010/07/30

Zozkatu dira 22 erosketa karroak eta 100 euroko hiru erosketa txartelak.

Guztira, 1.383 ordiziarrek eman dute botoa herrian euskararen erabilera sustatzen duten merkatariak saritzeko kanpainan. Euskara erabiltzen duten 180 dendek hartu dute parte Ordiziako Udalak antolatutako egitasmoan eta Arrieta drogeria eta Lasa eta Axurmendi harategiak izan dira boto gehien jaso dituztenak.

Gainera, dagoeneko zozkatu dituzte 22 erosketa karroak eta 100 euroko hiru erosketa txartelak botoa eman duten herritar guztien artean. (Noticias de Gipuzkoa)

1.000 ordiziarrek baino gehiagok hartu dute parte merkatari euskaldunak saritzeko kanpainan

Saltoki euskaldunak saritu dituzte.