2008an baino 540 saltoki gutxiago zeuden iaz Donostian
Donostiako Sustapenaren arabera, merkataritzak eta ostalaritzak pairatu dute gehien krisia.
Donostiako Sustapenak hiriaren egoerari buruzko 2009ko azterketa argitaratu du. Merkataritza eta ostalaritza, eta turismoa aztertu ditu, besteak beste. Bildutako datuen arabera, iaz 2008an baino 540 saltoki gutxiago zeuden Donostian. Gainera, merkataritza eta ostalaritza krisiak gehien eragindako sektoreen artean zeuden, eraikuntzarekin eta finantza bitartekaritzarekin batera.
Turismoak, berriz, gorakada izan zuen, izan ere, iaz aurreko urtean baino 39.103 pertsona gehiagok igaro zuten gaua Donostiako hoteletan.
- Los resultados de la radiografía El Diario Vasco

