"Lehen hitzetik zerbitzua euskaraz" kanpaina jarri dute martxan Larratxon
Merkataritzan euskararen erabilera indartzea eta merkatariak euskalduntzea du helburu.
Kontseilua Euskal Herrian garatzen ari den Lehen hitzetik zerbitzua euskaraz kanpainarekin bat egin dute Larratxo auzoan. Bizarrain kultura elkarteak, Auzoa merkataritza elkarteak eta Altza euskaltegiak bultzatuta, aste honetan eman diote hasiera kanpainari.
Merkataritzan euskararen erabilera indartzea eta merkatariak euskalduntzea du helburu kanpainak. Egitasmoa egituratzeko dendarien artean egindako galdeketaren arabera, dendarien %46k bezeroei euskaraz ulertzeko gaitasuna du eta %42 euskaraz erantzuteko gai da. Kanpainaren bultzatzaileen esanetan, datuak ez dira txarrak baina lan asko dago egiteke.
- Altzan ere euskaraz
Euskaraz.net
- Erosketak
ere, euskaraz Noticias de Gipuzkoa

