“Telekomunikazioen zerbitzuetako gatazken ebazpena” kontsumo ikastaroa emango dute Donostian
2008/07/15
Miramar Jauregian izango da EHUko Udako Ikastaroetan.
Euskal Herriko Unibertsitateak udan antolatzen
dituen ikastaroen barnean “Telekomunikazioen zerbitzuetako gatazken ebazpena”
kontsumo ikastaroa eskainiko du. Abuztuaren 27, 28 eta 29an izango da Miramar
Jauregian eta telefonia arloan zein Internet zerbitzua kontratatzerakoan
askotan izaten diren arazo eta zalantzei buruzko ikuspuntu zabala eskaintzea du
helburu.
Izen emateko edota informazioa lortzeko ondoko webgunera jo daiteke: www.sc.ehu.es/cursosverano.

