Altzako dendari elkarteak ateratako txartelak arrakasta izan du
Dagoeneko 300 pertsona baino gehiagok erabiltzen dute erosketetarako txartela.
Altzako Auzoa dendari elkarteak duela bi hilabete jarri zuen martxan erosketa-txartela. Orduz geroztik, 300 bezero baliatu dira horrek eskaintzen dituen abantailez eta irailerako 500 pertsona izatea espero dute. Oraindik ez dute erabaki helburu hori lortzean txartelak banatzeari utziko dioten edo ez.
Erosketa txartelari esker, Auzoa elkarteko dendetan kreditu txartelarekin ordaintzen dutenek % 5eko deskontua izango dute. Diruz ordaintzen dutenek, berriz, puntuak jasoko dituzte, eta horiek opariengatik trukatu ahal izango dituzte. Gainera, ordainketak hiru hilabetez atzeratzeko aukera ere eskaintzen du txartelak.
Auzoa elkarteak Altzako merkataritza indartu nahi du neurri horrekin. Izan ere, Auzoa elkarteko lehendakari Juan Carlos Ballesterok uste du krisi ekonomikoaren ondorioak nabarmenak izan direla. Azken hiru urteetako emaitzarik kaxkarrenak izan omen dituzte aurten, maiatzean eta ekainean batez ere.
- Más de 300 personas utilizan la tarjeta de la asociación de comerciantes de Altza Noticias de Gipuzkoa

