Amorino izozki-denden frankizia bazkide bila dabil
Frankiziak dendak ireki nahi ditu hiriburuetan eta bazkide bila hasi da.
Amorinok, izozki-denda italiarren nazioarteko markak, establezimenduak ireki nahi ditu estatu espainiarreko hiriburuetan eta bazkide bila dabil. Jarritako baldintzen artean, establezimenduek 30 eta 50 metro koadroko azalera eta biltoki txiki bat izatea, eta kale nagusietan edo merkataritza guneetan egotea eskatzen dute. Hasierako inbertsioa 200.000 eurotik gorakoa izango da (altzariak, makinak, obra zibila eta kanona barne) eta ez du fakturazioaren gaineko royaltirik eskatuko. Informazio gehiago jasotzeko deitu 914448184 telefonora. (Noticias de Gipuzkoa)

