Hemen zaude: Hasiera Albisteak Artikutzako ostatua urria amaieran irekiko dute

Artikutzako ostatua urria amaieran irekiko dute

2010/08/27

Donostiako Udalak antolatutako irteerekin batera izango da inaugurazioa.

Artikutzako ostatuak urria amaieran irekiko ditu ateak bost hilabetez obretan egon ondoren. Mugikortasun gutxituko pertsonentzat egokitu dute, beheko solairuan komun bat jarriz, eta sukaldea berrituz. Donostiako Udalak 200.000 euro gastatu ditu lan horietan baina laurdena E Planaren bitartez finantzatu du. Lanak bukatuta daudela eta orain irekitzeko baimena eskatuko dutela adierazi dute udal ordezkariek.

Bestalde, Udalak irailetik azarora bitartean zazpi bisita gidatu antolatu ditu Artikutzara, ostatuaren inaugurazioarekin bat eginez. Hiru euskaraz izango dira eta lau, berriz, gaztelaniaz. Gainera, urriaren 3ko, 17ko eta 24ko irteerak onddoei buruzkoak izango dira. Interesatuta dagoenak izena eman dezake www.donostia.org webgunean edota 690720264 telefono zenbakira deituz.

- El albergue de Artikutza reabrirá sus puertas en octubre tras cinco meses de obras Noticias de Gipuzkoa

Artikutzako ostatua urria amaieran irekiko dute

Ostatua mugikortasun gutxiko pertsonentzat egokitu dute.