Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aurreko urteko bisitarien hirukoitza hurbildu da Donostiako turismo bulegora

Aurreko urteko bisitarien hirukoitza hurbildu da Donostiako turismo bulegora

2008/07/22

Egoitza Boulevardean jarri izanak eragina duela uste du Udalak.

Egun gutxi igaro dira Donostiako Boulevardean turismo bulego berria zabaldu zutenetik eta dagoeneko markak hautsi ditu. Lehen bost egunetan aurreko urteko garai berean baino hiru aldiz bisitari gehiago izan ditu. Aurreko urtean 402 pertsona inguratu ziren informazio gunera eta aurten, berriz, 1.112 bidaiari.

Odon Elorza Donostiako alkateak eta Enrique Ramos Turismo zinegotziak, arrakastaren gakoa turismo bulego berriaren kokagunean dagoela uste dute. Lehen Erregina Erregentearen kalean zegoen informazio gunea eta orain Boulevardeko 8. zenbakian, leku ikusgarriagoan.

Egoitza berriak bi solairu ditu. Behekoa bisitariei informazio eskaintzeko da eta 90 metro koadro ditu. Goiko solairuan berriz, langileen bulegoak daude. Guztira, 510.000 euro inbertitu dituzte turismo bulego berria egiten. Orain arteko emaitzak onak badira ere, bulegoa oraingo kokagunean lauzpabost urtez egongo dela aurreikusi du Udalak. Denbora hori pasatakoan udaletxearen azpialdean jartzeko asmoa dute. Hala ere, ez dute guztiz ziur Boulevardekoa kenduko duten edo ez.

- La nueva oficina de Turismo recibe en cinco días el triple de visitas que el año pasado El Diario Vasco
- La nueva oficina de turismo triplica visitas respecto a 2007 Noticias de Gipuzkoa

Aurreko urteko bisitarien hirukoitza hurbildu da Donostiako turismo bulegora

Bisitari ugari jaso ditu Boulevardeko turismo bulegoak