Hemen zaude: Hasiera Albisteak Azpeitiko Euskara Patronatuak herriko merkatarientzako katalogo berria kaleratu du

Azpeitiko Euskara Patronatuak herriko merkatarientzako katalogo berria kaleratu du

2008/07/08

Euskaratutako kartelak, hiztegiak, itzulpenak, aholkularitza, ikastaroak eta diru laguntzak eskainiko ditu.

Azpeitiko merkatarien artean euskararen erabilera sustatu nahian dabil Euskara Patronatua eta horretarako katalogo berria banatuko du uztailaren erdira arte. Aukeran euskaraz da kanpainaren lelo berria eta patronatuak euskaratutako kartelak, hiztegiak, aholkularitza, ikastaroak, diru laguntzak eta itzulpenak eskainiko ditu.

Arantxa Isart Euskara batzordeburuak eta Patxi Saez Euskara Patronatuko zuzendariak egindako aurkezpenean azaldu zutenez, Udalak hamar urte daramatza merkataritzan euskara bultzatzen eta hori modu berezian ospatzeko atera dute katalogoa. Era berean, euskara Azpeitiko merkataritzan asko hazi dela gaineratu zuten.

- Saltokietan ere, aukeran euskaraz nahiago Erabili.com
- Azpeitiko merkatariei zuzendutako katalogo berria egin du Euskara Patronatuak Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiko Euskara Patronatuak herriko merkatarientzako katalogo berria kaleratu du

"Aukeran euskaraz" katalogoaren irudia.