Bai Euskarari ziurtagiria emateko ekitaldia
60 enpresa eta erakundek hartuko dute ziurtagiria
Hiriko 60 enpresa eta erakundek Bai Euskarari ziurtagiria jasoko dute gaur
Gaur iluntzean
Bai Euskarari ziurtagiria jasoko dute Donostiako 60 enpresa eta erakundek. Horietako sei enpresak lehen aldiz jasoko dute agiria, eta gainerakoek berritu egingo dute lehendik duten konpromisoa. Ttun-ttun, Belfast eta Zuhaitz tabernak, Suhazi jatetxea, Doka kafe antzokia eta Antigua Bike denda dira ziurtagiria lehen aldiz jasoko dutenak. Donostian 170 bat eragilek dute ziurtagiria, baina Kontseiluko kide Amaia Olabarriak adierazi duenez, "Donostia den modukoa izanik ziurtagiri kopuruak handiagoa izan behar luke". Doka kafe antzokian izango da gaur ziurtagirien banatze ekitaldia 20:15etik aurrera.
- Handituz doan familia Irutxuloko Hitza

