Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bai Euskarari ziurtagiriak 7. urteurrena kursal auditorioan

Bai Euskarari ziurtagiriak 7. urteurrena kursal auditorioan

2007/06/15

Berrikuntzetako bat izango da Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriaren kudeaketaren lekukoa hartu izana

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Bai Euskarari ziurtagiriak eman zizkien atzo Kursaalean 1.500 bat gizarte eragileri. Hauen artean 171 eragile Donostiakoak dira, enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak barne sartuta.

Xabier Mendigurenek azpimarratu zuenez "Aurten proiektu hau osatu egin dugu Ziurtagiriaren elkartearen bidez ". Elkarte honi esker proiektua eragile mota desberdinen artean konpartituko da, besteak beste, bazkide erabiltzaileen artean, hau da, Bai Euskarari Ziurtagiriaren jabe izan eta erabiltzen dutenen artean. Ziurtagiriak duen irudi berriaren barne honako lema erabili zen ekitaldian: Kalitatean eta ekipo lanean aurrera egiten dugu

Elkarte berria arduratuko da aurrerantzean enpresei Bai Euskarari Ziurtagiria emateaz Berria

171 eragile donostiarrek dute Bai Euskarari ziurtagiria. Irutxuloko hitza

Bai Euskarari Ziurtagiriak irudi berria aurkeztu du. Noticias de Guipúzkoa

Bai Euskarari Ziurtagiriaren kudeaketaren lekukoa hartu du Ziurtagiriaren Elkarteak. Diario Vasco