Hemen zaude: Hasiera Albisteak Beherapenak azken txanpan sartu dira

Beherapenak azken txanpan sartu dira

2008/08/19

Denda kate handietako langileek diotenez, bezeroek denboraldi berriko arropa erosten dute dagoeneko.

Ia bi hilabeteren ondoren, azken beherapenak topa daitezke dendetan. Eta aurtengo bigarren beherapenek aurreko urteetakoek baino prezio baxuagoak izan dituzte, denda kate handiek azaldu dutenez. Horrela, Inditex taldeko dendetan esaterako, prakak zazpi euroren truke eros daitezke, eta soinekoak bederatzi eurogatik. Izan ere, ekainaren hasieraz geroztik izan dituzte eskaintza bereziak eta, bigarren beherapenen ondorioz, arropa oso merke saldu behar izan dute.

Uda honetan egindako eguraldia eta krisi ekonomikoa dira prezio horiek eragin dituztenak. Dendariek jakinarazi dutenez, jendea sartzen da dendetara, baina dagoeneko denboraldi berriko arropak erosten dituzte eta ez merkealdietakoa.

- El coletazo de las rebajas o todo por los suelos Deia

Beherapenak azken txanpan sartu dira

Kate handietako arropa dendek oso prezioa baxuak dituzte.