Hemen zaude: Hasiera Albisteak Beherapenak hasi dira

Beherapenak hasi dira

2008/07/04

Uztailaren 1a zen hasiera data ofiziala baina beherapenak aurreratu egin dira aurten.

Urte berezia da aurtengoa eta beherapenak hasi orduko %30 edo %50eko deskontuak aurki daitezke. Eta neurri guztietako arropa eta zapatak daude. Orain arte egindako eguraldi txarra da horretarako arrazoietako bat. Lourdes Lázaro DonostiSShopeko gerenteak esandakoaren arabera, Donostiako hainbat merkatarik ez dute ezer saldu ekainean. Krisi ekonomikoak ere badu zerikusirik horretan.

Ondorioz, badira bi aste dendak deskontuak egiten hasi zirela. Beherapen ofizialak, ordea, asteartean hasi ziren eta ez zen eroslerik falta izan Donostiako dendetan. Kate handienen ateetan zein arropa probatzeko geletan jende ilarak izan ziren.

- Y tras las promociones llegan las rebajas El Diario Vasco
- Las rebajas de hasta el 50% buscan paliar la caída en las ventas por la crisis y el mal tiempo Noticias de Gipuzkoa

Beherapenak hasi dira

Merkealdia iragartzen duen kartela.