Hemen zaude: Hasiera Albisteak Belle Epoque garaia gogoratuko dute zazpi auzotan

Belle Epoque garaia gogoratuko dute zazpi auzotan

2007/06/22

Belle Epoque garaia gogoratzeko ekimena jarri dute martxan hiriko merkatariek.

Bertakoak eta egun hauetan kanpotik etorriko direnak erakarri nahian kaleak girotzeko ekimena jarri dute martxan hiriko merkatariek. DonostiShops merkatarien elkartearen ekimenez, hiriko zazpi auzotan Belle Epoque garaiko ikuskizunak egingo dira gaur eta bihar. Bainularie ikuskizuna, can-can dantza eta damen ikuskizuna antzeztuko dituzte. Horrez gain, Donostiako merkataritzak izan duen bilakaeraz ohartarazteko, garai hartako denden kokapenak agertzen diren planoak eta argazki bildumak egongo dira dendetan. Hiriko dendetan gastatzeko 300 eta 1.000 euroko sariak ere izango dira erosleentzat.
- Hiriko 'Belle Epoque'-ren garaiak gogoan, gaur eta bihar Irutxuloko Hitza
- Siete barrios vivirán desde hoy una recreación de la Belle Epoque El Diario Vasco
- Los comerciantes donostiarras recordarán la Belle Epoque en distintos barrios Deia
- La Belle Epoque anima hoy y mañana las zonas comerciales Noticias de Gipuzkoa