Hemen zaude: Hasiera Albisteak Beste zazpi komertziok sinatu dituzte Euskara Planak Lasarte-Orian

Beste zazpi komertziok sinatu dituzte Euskara Planak Lasarte-Orian

2008/07/15

Udalaren Euskara Ziurtagiria sinatzeko ekitaldia ere egin zen ostegunean.

Enpresako Euskara Plan Integralak sinatu zituzten ostegunean Lasarte-Oriako zazpi komertziok. Indartuz prestakuntza fisikoak; Haritza terapia energetikoak; Bikain, San Miguel, Goxogi eta Ekain okindegiek eta Auzoko dendak sinatu zuten plana. Sinatzaile berri hauei esker, 49 dira herrian euskara planak sinatu dituzten merkatariak.

Bestetik, ekitaldi berean Udaleko Euskara Batzordeak Euskara Ziurtagiriak banatu zituen. Aski eta Pikabea aholkularitzak, Txitxardin Beltxa jatetxeak eta Izarra bitxitegiak jaso zuten.

- Lasarte-Oriako 49 merkatarik sinatu dituzte euskara planak Noticias de Gipuzkoa

Beste zazpi komertziok sinatu dituzte Euskara Planak Lasarte-Orian

Zazpi merkatarik sinatu dute Euskara Plana