Bidaiari kopuruak behera egin du uztailean Gipuzkoan
Eustatek emandako datuen arabera, % 1eko jaitsiera izan du bisitari kopuruak.
Hoteletan ostatu hartzen duten bisitarien kopurua %1 jaitsi da uztailean Gipuzkoan, aurreko urteko hilabete berarekin konparatuz. Nekazal turismoetako bisitariak, berriz, %15 igo dira. Estatutik etorritako turistek beherakada izan dute bi guneetan: hoteletan ostatu hartzen dutenak %3 gutxitu dira eta nekazal turismoetakoak, berriz, % 12. Dena dela, oro har iazko uztailean baino atzerritar gehiago etorri dira Gipuzkoara aurten: %2 gehiago hoteletara eta % 30 gehiago landa-ostatuetara.
Eustatek jakinarazitako datuen arabera, gaua probintzian igaro duten bisitarien kopuruak % 7 egin du behera hotelen kasuan eta % 2 nekazal turismoen kasuan. Bestalde, batez besteko egonaldia ere jaitsi egin da bi eremuotan: hoteletan % 6 eta landa-ostatuetan 3,64 egunetik 3,03 egunetara gutxitu da.
Bestetik, Estatistikako Institutu Nazionalak jakinarazi duenez, EAEko zerbitzuen sektoreak % 4,1eko igoera izan du urteko lehen seihilekoan. Ekainean, ordea, % 1,9 jaitsi da, Estatu espainiarrean baino % 2,9 gutxiago.
- 2008ko uztailean bidaiarien sarrerak %2 gutxitu dira Eustat
- La entrada de turistas disminuyó en julio el 1% en Gipuzkoa El Diario Vasco
- La cifra de negocios de los servicios baja un 1,9% en junio en Euskadi, pero el empleo crece un 0,3% El Diario Vasco
- La cifra de negocio del sector Servicios en Euskadi creció un 4,1% en el primer semestre Noticias de Gipuzkoa

