Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da gaur eta bihar
Gaur arratsaldean merkataritza mota horri buruzko tailerra eta haurrentzako antzerkia izango dira.
Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna dela eta, gaur
merkataritza mota horri buruzko tailerra eta zenbait elikagairen
dastatzea egingo da 17:30ean, Martuteneko haurtxokoan. 19:00etan,
berriz, haurrentzako Cuenta atrás
ikuskizuna izango da Antzoki Zaharrean. Bihar, berriz, bidezko
merkataritzari buruzko hainbat jarduera egingo dira Gipuzkoa plazan:
marrazki tailerra, ipuin-kontaketa, Marokoko perkusio emanaldia eta
Andeetako dantza ikuskizuna, besteak beste. Ainhoa Beola Lankidetza
zinegotziak adierazi duenez, jarduera horien bidez, "elkartasunaren
kultura sustatu eta herrialde txiro eta aberatsen arteko bidegabekeria
eta desberdintasunen inguruan kontzientziazioa bultzatu nahi dira".
- Bidezko merkataritzaren aldeko eguna Irutxuloko Hitza
- Un taller abre mañana los actos del Día Internacional del Comercio Justo El Diario Vasco

