Bigarren eskuko azoka Easo plazan
Arropa, osagarriak, liburuak, CDak etabar salduko dira bertan. Donostitrukek antolatzen duen azoka goizeko 10etan zabalduko da eta aldez aurretik, egun berean ordubete lehenago, eman beharko dira saldubeharrekoak
Onartuko diren gauzak, lau sekziotan bana daitezke: liburuak, musika-zinema, jokuak-jostailuak eta dekorazio artikuluak (tamaina txikikoak) eta merkatu honetan salbuespen bezala mozorroak ere.
Saldubeharrekoak Donostitruk antolatzailearen postura gerturatu behar dira merkatuaren egun berean goizeko 9:00ak eta 10:00ak tartean. Bertan, zerrenda egin eta prezioa jarri ondoren utzi egiten dira eta merkatua amaitzean, saldutakoaren etekina eta saldugabekoa jasotzea itzuli beharra dago.
Lehentasuna, elkarteei eta ikastolei ematen zaie, eta ondoren partikular donostiarrei.

