Buruntzaldeako ia 60 harategik euskara sustatzeko kanpaina abiatuko dute
Hainbat kartel banatuko dituzte herritarrek haragia euskaraz eska dezaten.
Hernaniko, Lasarte-Oriako, Andoaingo, Astigarragako, Urnietako eta Usurbilgo Udaletako Euskara Zerbitzuek Eska ezazu haragia euskaraz kanpaina abiatuko dute eskualdeko harategietan. Gehien erosten diren animalia zatien euskarazko izenak erakusten dituzten kartelak banatuko dituzte hurrengo egunetan, baita harategietako eta urdaitegietako erakusleihoetako produktuen gainean jartzeko txartelak ere.
Bestetik, Buruntzaldeako udalerrietako Euskara Zerbitzuek haragiarekin lotutako lehiaketa bat egingo dute. Parte-hartzaileen artean 50 euroko sariak zozkatuko dituzte abenduaren 19an.
- Bailarako ia 60 harategik euskararen sustapen kanpainan hartuko dute parte Noticias de Gipuzkoa
- Eskualdeko harategietan euskaraz eskatu El Diario Vasco

