Hemen zaude: Hasiera Albisteak Buruntzaldeako Udalek web guneak euskaraz diseinatzeko diru-laguntzak dituzte

Buruntzaldeako Udalek web guneak euskaraz diseinatzeko diru-laguntzak dituzte

2009/06/26

Web guneak euskaraz diseinatzeko diru-laguntzez gain, programa informatikoak euskaraz erosteagatik ere emango dizkiete laguntzak merkatariei.

Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko eta Lasarte-Oriako Udalek diru-laguntzak emango dizkiete web gunea euskaraz diseinatu edo programa informatikoak euskaraz erosteko asmoa duten merkatariei.

Lau Udalek ez dituzte laguntza berdinak emango. Horrela, Andoaingo, Astigarragako eta Hernaniko Udalek euskarazko web orriak eta elebikoak garatzeko laguntzak emango dituzte, baita euskarazko programa informatikoak erosteko ere.

Lasarte-Oriako Udalak aldiz, web gune osoa euskaraz edo hasierako orrian behintzat euskarari lehentasuna emanez gero, kostuaren % 50 ordainduko du. Beti ere, 450eurokoa izanik gehienezko laguntza. Hasierako orria eta lehenengo mailako orriak euskaraz edo bi hizkuntzetan dituzten web guneen kostuaren % 30 ordainduko du, gehienezko kopurua 300 eurokoa izanik. Gainera, enpresan euskararen erabilera normalizatzen lagun dezaketen programa informatikoen % 50 finantzatuko du, beti ere gehienez 200 €. Izaera ez ofizialeko entitateek bakarrik jaso ahal izango dute diru laguntza hori.

- Web orriak eta programa informatikoak Buruntzaldea Euskaraz

Buruntzaldeako Udalek web guneak euskaraz diseinatzeko diru-laguntzak dituzte

Web guneek euskarazkoak edo elebikoak izan beharko dute.