Donostia Europako kostako hamar hiri onenen artean kokatu du "Lonely Planet"ek
Zerrendako hirugarren postuan dago Gipuzkoako hiriburua.
Lonely Planet turismo gidak bere webgunean Europako kostako hiri onenen rankinga argitaratu du. Hirugarren postuan dago Donostia, aurretik Italiako Cinque Terre eta Greziako Santorini dituela. Kontxako hondartza azpimarratzen du eta bertaratuz gero hiriaz ez maitemintzea ezinezkoa dela dio.
Zerrendan atzetik Frantziako bi hiri eta Kroaziako, Italiako, Espainiako, Lituaniako eta Ingalaterrako bana ditu Gipuzkoako hiriburuak. Bestalde, Bilbo eta Donostia arteko kostako herriak ere aipatzen ditu Lonely Planeten zerrendak eta Elantxobe nabarmentzen du. (El País) (El Mundo)
- Donostia
aukeratu dute berriro Europako turismo helburu onenetako gisa Irutxuloko
Hitza
- San
Sebastián, en el Top 10 de las costas de evasión en Lonely Planet El Diario
Vasco
- Lonely
Planet sitúa a Donostia entre las tres mejores ciudades costeras de Europa
Noticias de Gipuzkoa

