Donostia Hiriko Euskara Patronatuak 20.000 euro baino gehiago jasoko ditu merkataritzan euskara sustatzeko
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emango ditu diru-laguntzak.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Toki Entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatu eta Erabilera Planak onartzeko 2008ko diru-laguntzen esleipena egin du. Donostiako Euskara Patronatuak 21.600 euro jasoko ditu merkataritza arloan euskararen erabilera sustatzeko.
Diru-laguntza ondorengo zerbitzuetara bideratuko da: Euskara Patronatuaren laguntzen eta zerbitzuen informazio kanpaina garatzeko, merkatari.net webgunea sustatzeko, merkataritza lokaletako errotulazioa euskaratzeko, hizkuntza azterketa egiteko eta merkataritzarekin lotutako euskarazko hiztegiak egiteko.
- HPSk Toki-Entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatu edo Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planei dagozkien 2008ko diru-laguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

