Hemen zaude: Hasiera Albisteak Donostia Turismok bi bisita gidatu berri eskainiko ditu

Donostia Turismok bi bisita gidatu berri eskainiko ditu

2010/03/12

Gastronomia eta Zinemaldia izango dute ardatz, eta larunbatean hasiko dira.

Donostia Turismok bisita gidatuen eskaintza zabalduko du, izan ere, larunbatetik aurrera bi bisita gehiago eskainiko ditu. Donostiako Zaporeak ibilbideak gastronomia eta pintxoak izango ditu ardatz eta Izarren Ibilbideak, berriz, Zinemaldia.

Donostiako Zaporeak bisitaren baitan Boulevard zumardia, Bretxa Azoka, Konstituzio plaza, Abuztuaren 31ko kalea eta kaia ikusteko aukera izango da, besteak beste. Parte Zaharreko hiru tabernatan geldialdia egingo dute eta pintxo bana dastatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Bisita honek 16 euro balioko ditu.

Izarren Ibilbidean, berriz, Zinemaldian izandako izarrek bisitatu ohi dituzten lekuak erakutsiko dituzte, baita haietan gertatutako bitxikeriak ere. Horrela, Boulevard zumardia, udaletxea, Gipuzkoa plaza, Maria Cristina Hotela, Victoria Eugenia Antzokia eta Kursaala ezagutzeko aukera eskainiko da. Honek 12 euro balioko ditu.

Bi bisitak Boulevard zumardiko turismo bulegotik abiatuko dira, eta gaztelaniaz eta ingelesez izango dira.

- Donostiar peto sentitzeko ibilbide eskaintza berria eratu du Donostia Turismok Irutxuloko Hitza (I)
- Rutas para saborear San Sebastián El Diario Vasco
- Saboreando una ciudad de película Noticias de Gipuzkoa

Donostia Turismok bi bisita gidatu berri eskainiko ditu

Bi bisitek bi ordu irauten dute.