Hemen zaude: Hasiera Albisteak Donostiako Euskararen Udal Patronatuak euskara ikastaroetako ikasleak diruz lagunduko ditu

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak euskara ikastaroetako ikasleak diruz lagunduko ditu

2010/08/31

Gehienez ere, matrikularen %50 ordainduko die.

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak datorren ikasturtean euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroetan parte hartzen duten ikasleak diruz lagunduko ditu. Eskatzaileek 16 urtetik gora izan beharko dituzte eta Donostian erroldatuta egon edota egoitza soziala hirian duen zerbitzu enpresa edo entitate batean egin beharko dute lan. HABEk homologatutako ikastaroak, ikastaro ez homologatuak eta udako ikastaroak lagunduko ditu. Gehienez ere, ikasleen matrikularen %50 ordainduko du.

Urrian hasten diren ikastaroetan parte hartzen dutenek 2010eko irailaren 20tik azaroaren 15era aurkeztu beharko dute eskaera, otsailean hasten diren ikastaroetako ikasleek 2011ko otsailaren 1etik 28ra eta barnetegietan edo udako ikastaroetan parte hartzen dutenek ikastaroa hasi eta bi asteren barruan.

- 2010-2011 ikasturtean euskara ikasteko diru laguntzak emateko prozedura arautzen duten oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak euskara ikastaroetako ikasleak diruz lagunduko ditu

Eskatzaileek Donostian erroldatuta egon edota egoitza soziala hirian duen zerbitzu enpresa batean egin beharko dute lan.