Donostiako Ganbara tabernak "Guía Gourmetour" saria irabazi du
Madrilgo taberna batekin banatu beharko du taberna onenaren saria.
Parte Zaharreko Ganbara tabernak Guía Gourmetour 2010/11 sariketako taberna onenaren saria eskuratu du. Gourmetour gidako irakurleek ematen dituzte Guía Gourmetour sariak. Ganbarak Madrilgo taberna batekin banatu beharko du apirilean jasoko duen saria.
Jose Ignacio Martinez eta Nagore Martinez dira duela 26 urte zabaldutako Ganbara tabernako arduradunak. Beraien ustez, lehengaien kalitateagatik lortu dute gastronomia gidako irakurleen oniritzia.
- Igeldoko
lanpernaren ordaina Irutxuloko Hitza
- Angulak
zutik jaten dira zeruan Berria

