Donostiako lau tabernek terrazako ordutegia luzatzeko baimena eskuratu dute
Astegunetan 02:00ak arte egongo dira terrazak irekita eta ostiraletan, larunbatetan eta jaiegun bezperetan 03:00ak arte.
Donostiako Udalak terrazetako ordutegia luzatzeko baimena eman die El Branca, Bokado, Kursaal eta Café Vitoria tabernei. Horri esker, astegunetan 02:00ak arte egongo dira terrazak zabalik eta ostiraletan, larunbatetan eta jaiegun bezperetan, berriz, 03:00ak arte. Udalak argudiatu du taberna horiek inguruan ez dutela kaltetu ditzaketen bizilagunik. Tabernek urte bukaera arte izango dute baimena, proba gisa, eta Udalak orduan erabakiko du luza daitekeen eta hiriko beste leku batzuetara hedatu daitekeen.
Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak egindako eskarietako bati erantzun dio horrela Udalak, izan ere, Parte Zaharrean terrazak jarri ahal izatea ere eskatu zuen elkarteak. Udalak oraindik ez du horren inguruko erabakirik hartu.
- Cuatro terrazas no invasivas amplían sus horarios hasta la madrugada El Diario Vasco

