Donostiako Parte Zaharreko jatetxe batek prezioak jaitsi ditu krisi ekonomikoari aurre egiteko
Janari eta edarien prezioa % 30 eta % 50 artean murriztu du.
Casa Vergara jatetxeko jabea, Alvaro Manso, krisi ekonomikoarekin kezkatuta zegoen neguaz geroztik. Egoerari aurre egiteko bere lokaleko prezioak jaistea erabaki du. Horrela, jatorduen, pintxoen eta edarien prezioak % 30 eta % 50 artean murriztu ditu; ondorioz, lehen 10 euro balio zituen entsalada mistoak, esaterako, 4,5 euro balio ditu orain.
Alvaro Mansoren jatetxea Donostiako Parte Zaharrean dago eta inguruko tabernen artean merkeenetarikoa izatea du helburu. Bezeroek prezioen beherakadari ongi erantzun diotela aitortu du, nahiz eta badakien udan zehar turisten etorrerak asko baldintzatzen duela negozioa. Hala ere, neguan zehar prezio baxuak mantentzeko asmoari eutsiko dio, hiritarrak ere hurbildu daitezen.
- Cortado a 0,75 euros Noticias de Gipuzkoa

