Donostiako pintxoen gidaren bigarren argitalpena aurkeztu dute
Donostiako 77 taberna, jatetxe eta kopa-tabernen informazioa biltzen du gidak.
Donostiako Pintxoak izeneko gida gastronomikoaren bigarren argitalpena aurkeztu zuten atzo Donostiako Udaleko ordezkariek. Aurreko urtean argitaratu zuten lehen aldiz gida, eta lortutako arrakastaren ondoren, bigarren argitalpena kaleratzea erabaki dute. Gidak Donostiako 77 taberna, jatetxe eta kopa-tabernen informazioa biltzen du, hala nola kokalekua, eskaintza, pintxo erakargarrienen aukeraketa edota egutegia zehazten dituelarik.
Aurkezpen-ekitaldian Odon Elorza Donostiako alkatea, Manu Narvaez Donostia Turismoaren zuzendari kudeatzailea eta Enrique Ramos Turismo zinegotzia izan ziren.
Gida-liburua aurreko urtean kaleratu zuten estreinakoz eta egundoko arrakasta izan zuen (30.000 ale baino gehiago banatu zituzten). Donostiako turismo bulegoetan eskura daiteke. Sei hilabetean behin kaleratuko dituzte edizio berriak, hiriko taberna eta jatetxeetako berrikuntzak sartze aldera.
- Pintxoak jatera, gidatuta Berria
- 77 establecimientos hosteleros participan en la nueva guía de pintxos El Diario Vasco

