Donostiako Sustapenak hiritarren dendarik gustukoena zein den jakin nahi du
300 euroko erosketa txekea zozkatuko du galdeketan parte hartzen dutenen artean.
Donostiako Sustapena, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntzaz, erosleentzako hiriko dendarik gustukoena zein den jakiteko galdeketa ari da egiten. Merkataritza sustatzeko, herritarrek gehien baloratzen dituzten balioak eta zerbitzurik erakargarrienak ezagutu nahi dituzte. Horiek ezagututa berrikuntzarako eta hobekuntzarako planak gauzatuko dituzte.
Sustapen erakundearen webgunean ari dira galdeketa egiten eta parte-hartzaileen artean 300 euroko erosketa txekea zozkatuko dute. Irabazleak Donostiako saltokietan gastatu beharko du txekea.
- Donostiako saltokietatik, zein duzu gustukoena? Donostiako Sustapena

