Hemen zaude: Hasiera Albisteak Donostiari buruzko esku-orri turistikoa argitaratu dute braillez

Donostiari buruzko esku-orri turistikoa argitaratu dute braillez

2010/08/17

Oraingoz 20 esku-orri jarriko dituzte Boulevard zumardiko turismo bulegoan.

Donostiako Udaleko Turismo sailak eta Donostia Turismoak, Onceren laguntzarekin, hiriari buruzko braillez idatzitako esku-orri turistikoa argitaratu dute. Hirira heltzen diren ikusmen minusbaliotasundun pertsonei irisgarritasuna erraztea du helburu esku-orriak. Horretarako, hiriari buruzko informazioa eta oinarrizko datuak jasotzen ditu, hala nola, hirian bisitatu daitezkeen lekuen ordutegia edo turismo bulegoekin harremanetan jartzeko datuak.

Oraingoz 20 esku-orri kaleratuko dituzte eta Boulevard zumardiko turismo bulegoan egongo dira eskuragarri.

- Donostia publica su primer folleto turístico en braille Noticias de Gipuzkoa
- San Sebastián edita su primera guía turística en braille El País

Donostiari buruzko esku-orri turistikoa argitaratu dute braillez

Pixkanaka osatzen joango dira esku-orri turistikoa.