Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Donustiarra" opila egiteari utzi diote

"Donustiarra" opila egiteari utzi diote

2010/03/02

Hilabetez egon da salgai Donostiako hainbat taberna eta dendatan.

Urtarrilaren 15ean jarri zuten salgai Nestor Rebollok sortutako Donustiarra opila. Hilabeteren buruan, ordea, opil horiek egiteari utzi behar izan diote. Donuts opilak egiten dituen Panrico enpresak Donustiarra ekoizteari eta saltzeari uzteko gonbita egin dio Rebolloren Creationest enpresari. Donustiarraren izena eta kartela Panricoren Donuts opilekin nahastu daitezkeela argudiatu du enpresak bere eskaria egiteko garaian.

Rebollok azaldu duenez, berak eman zion Panrico enpresari bere egitasmoaren berri, baina erantzunik jaso ez zuenez, Donustiarra saltzeari ekin zion. 20 egun beranduago izan zuen enpresaren berria.

- 'Donustiarra'ren egileak ideia berria du esku artean Irutxuloko Hitza
- Donustiarraren azken hozkada Berria
- Cesan la comercialización de los Donustiarras El Diario Vasco
- Un negocio no tan redondo Noticias de Gipuzkoa

"Donustiarra" opila egiteari utzi diote

Donuts opilekin nahastu daitezkeela argudiatu du Panricok.