Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekonomi krisia hiriko ostalaritzara heldu da

Ekonomi krisia hiriko ostalaritzara heldu da

2008/11/18

Tabernari batzuek prezioak jaisteko hautua egin dute, beste batzuek ezin dutela diote.

Krisi ekonomikoa sektore guztietara heldu den egunotan, Donostiako ostalariek ere nabari dute horren eragina. Bezeroak murriztu eta alokairua bezalako gastu finkoak bere horretan mantendu direla diote. Hilabete batzuetatik hona, hainbat ostalarik prezioak jaitsi eta bezero gehiago bereganatu dituzte. Gainera, lehen zakarrontzira botatzen zuten janari asko kontsumitu egiten da orain.

Gutxiengoa dira, ordea, horrelako neurriak hartu dituztenak. Gehienek ez dituztela prezioak murriztu diote, besteak beste, langileen soldatak ordaindu ezinik geratuko liratekeelako. Krisiaren aurkako neurria bezeroari arreta berezia eskaintzea dela uste du zenbaitek.

- Las rebajas llegan a los bares Noticias de Gipuzkoa

Ekonomi krisia hiriko ostalaritzara heldu da

Tabernari batzuek prezioak jaitsi dituzte.