Ekonomia jardueren zerrendan izenik eman gabeko zortzi ostatu topatu dituzte Donostian
Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Departamentuak 36 ostatu ikuskatu ditu.
Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Departamentuak Donostiako 36 ostatu ikuskatu ditu azken bost hilabetetan, eta horietako zortzi ekonomia jardueren zerrendan izenik eman gabe ari zirela ohartu da. Joan den urteko urriaren 15ean salaketa bat jaso zuen Ogasun Departamentuak, eta turismo zerrendetan jasotzen ez ziren izen komertzialekin ostatu moduan funtzionatzen zuten establezimenduen izenak agertzen ziren bertan. Gipuzkoako Foru Aldundiak orduan ekin zion ikusketei.
Egun, establezimendu horiek berrikusten eta kontrolatzen ari dira, eta Iruzurraren aurka Borrokatzeko 2010eko Planean sartuko dituzte.
- Hacienda detecta ocho hostales en Donostia sin el alta de actividad económica El Diario Vasco

