Enrique Ramos: “Testuinguru konplexu honetatik onik irtetea espero dugu”
Enrique Ramos, Donostiako Turismo zinegotzia: “Hilabete guztietako emaitzak ez dira txarrak izan. Otsaila, martxoa eta apirila nahiko onak izan ziren, 2007koak baino hobeak. (…) Uztailean badirudi turisten kopurua apur bat jaitsi dela. (…) Ez dugu uste 2008a, halabeharrez, 2007a baino okerragoa izango denik. (…) Uda ez da amaitu, baina nabari dugu erreserbak denbora tarte gutxiagorekin egiten direla. (…) Jendea dendetan sartzen da, begiratzen du eta lehen baino gutxiago erosten du, eta erosten dutenak prezio baxuagoa du. (…) Erreserba kopurua txikiagoa izango da agian, baina egonaldiek iraupen berdina dute gutxi gorabehera. (…) Okerrena irailetik aurrera etor daiteke. Ikasturtea hastean, jendeak gehiago aurreztuko du. Hala ere, guk kongresuei lotutako turismoa dugu udazkenean, eta baliteke jendearen joera hori hainbeste ez nabaritzea. (…) Donostiako turismoa egoera onean dago, horren zalantzarik ez dugu. Ez da unerik onena, baina testuinguru konplexu honetatik onik irtengo gara. Ezinezkoa da urtero emaitzak hobetzea”.
- El Mundo (2008-08-12)

