Esne freskoa erosteko makina jarri dute Garbera merkataritza gunean
200 litroko edukiera du makinak.
Esne freskoaren zaporea eta kalitatea hiritarrei helarazteko asmoz, esne freskoa ematen duen makina jarri dute Garbera merkataritza gunean. Eroski hipermerkatuaren alboan jarri duten makinak 200 litro biltzeko edukiera du. Esne litroa euro baten truke ematen du makinak, eta nahi duenak litro erdi eros dezake 0,50 euroren truke. Egunero Errenteriako Basosoro baserritik eramaten duten esnea hartzeko edukiontzia bereziak behar dira eta alboko makina batean eros daitezke 0,50 eurogatik. Edukiontzi horiek berrerabilgarriak dira.
Behemendi Landa Garapen Elkarteak bultzatu du egitasmo hori, eta otsailetik aurrera hiriko hainbat kaletara zabalduko du. (Noticias de Gipuzkoa)
- Del caserío a la plaza Easo El Diario Vasco


