Hemen zaude: Hasiera Albisteak Esnea saltzeko makina berria jarri dute Donostian

Esnea saltzeko makina berria jarri dute Donostian

2010/08/31

Amarako Easo plazan jarritakoarekin, bi makina daude hirian.

Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, baserriko esnea erosteko makina berria jarri dute Donostian. Amarako Easo plazan jarri dute makina eta udan 07:00etatik 23:00etara egongo da martxan. Bordaxar baserrikoek egunero hornituko dute makina eta hasieran 200 litro jartzen hasi dira, jendeak zenbat kontsumitzen duen jakin arte. Makinak kristalezko botilak ere saltzen ditu eta horiek berrerabiltzea da asmoa. Esne litroa euroa kostako da eta litro erdia 0,50 zentimo.

Donostiako kaleetan jarri duten mota honetako bigarren makina da hau, izan ere, ekainean beste bat jarri zuten Gaskonia plazan. Hirugarrena jartzeko lanean ari dira dagoeneko eta Amarako Irun plazan jarriko dutela iragarri dute.

- Esnea saltzeko makina Easo plazan Berria
- Eguneko esnea erosteko makina berria jarri dute Amaran, Easo plazan Noticias de Gipuzkoa
- Nuevas máquinas expendedoras de leche en Easo y la plaza Irun El Diario Vasco

Esnea saltzeko makina berria jarri dute Donostian

Garbera merkataritza-gunean ere badago esne makina bat.