Hemen zaude: Hasiera Albisteak Estatuko fruta, berdura eta haragi garestienak Donostian saltzen dituzte

Estatuko fruta, berdura eta haragi garestienak Donostian saltzen dituzte

2008/08/26

Kordoban aurki daitezke fruta eta berdura merkeenak; Santanderren, berriz, haragi eskuragarriena.

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak egindako azterketa baten arabera, fruta, berdura eta haragia erostea garestiagoa da Donostian Estatuko gainerako hiriburuetan baino. Ildo horretan, Kordoba da fruta eta berdura merkeen eros daitekeen hiria, Santander haragi merkeena duena eta Jaen arraina erostea eskuragarriena den hiriburua.

Ministerioak agindutako ikerketak Estatuko 42 hiriburutako 2.073 denda aztertu ditu, hau da, salmenten merkatu-kuotaren % 75. Potetan sartutako jakiei dagokionez, Alacanten eta Bilbon aurki daitezke produktu garestienak, eta Coruñan, Castellon eta Lugon, aldiz, merkeenak. Drogeriako produktu merkeenak, berriz, Lugon, Pontevedran eta Tenerifeko Santa Cruzen saltzen dituzte, eta Castellon, aldiz, garestienak.

Erosketa-saski eskuragarriena Burgos, Kordoba, Jaen eta Palma hiriburuetakoa da; garestiena, aldiz, Lleida, Alacant, Iruñea eta Kadiz hirietakoa.

- El Mundo (2008-08-25)

Estatuko fruta, berdura eta haragi garestienak Donostian saltzen dituzte

Ikerketak salmenten merkatu-kuotaren % 75 aztertu du.