Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal turismoa eta teknologia bultzatzeko proiektua martxan jarri dute

Euskal turismoa eta teknologia bultzatzeko proiektua martxan jarri dute

2010/07/30

"TV Euskadi" izeneko Internet bidezko turismoari buruzko telebista sortu dute, besteak beste.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak proiektu ezberdinak gauzatzeko 964.000 euroko dirulaguntza eman dio EITBri, Bernabe Unda eta Alberto Suriok sinatutako akordioa dela eta. Laguntza hori Internet bidezko turismo kanal berri bat sortzeko, Euskadiko Turismoaren webgunea berritzeko eta telebistako Teknopolis programarentzat izango da besteak beste.

TV Euskadi Internet bidezko telebista turistikoa abuztuan hasiko da emititzen, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako jaien emanaldiekin. Hala ere, gastronomiari, txangoei, eguraldiari, agenda kulturalari, eta abarri  buruzko informazioa ere eskainiko du. Bestalde, Euskadiko Turismoaren webgunea berritzeko eta modernizatzeko asmoa dute, erakargarriagoa izateko. Eta sari ugari jaso dituen Teknopolis programa Eusko Jaurlaritzak babesten jarraituko du, Euskadiko jarduera zientifikoa eta berritzailea hedatu dadin.

- TV Euskadi euskal turismoaren Internet bidezko telebista berria abuztuan hasiko da emititzen Euskadi.net
- TV Euskadi promocionará el turismo El Diario Vasco

Euskal turismoa eta teknologia bultzatzeko proiektua martxan jarri dute

EAEko hiriburuetako jaiak emango dituzte.