Euskara normalizatzeko kanpaina egingo du Bilboko Udalak merkatarien artean
Saltokietako erosle potentzialen % 60k euskararen erabilerak zerbitzuaren kalitatea eta irudia hobetu dezakeela uste du.
Bilboko Udalaren Euskara arloak eta Bilbo Dendak elkarteak merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina abiatu dute. Lan Ekintza udal elkarteak eta Siadeco enpresak landutako egitasmoak euskarazko oinarrizko ezagutza izan edota bere maila hobetu nahi duten dendarientzako ikastaroa aurreikusten du. Saltzaileei zuzenean emango zaie 60 eta 100 ordu arteko iraupena izango duen ikastaroaren berri. Udalak HABEren, Helduentzako Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundearen, babesa izango du. Gainera, Biribilko: el euskera amable. Orain bai. Horrela bai leloa daraman kanpainaren baitan 40.000 banderatxo eta 20.000 diptiko banatuko dituzte.
Kanpainaren helburua merkataritzan euskararen presentzia areagotzea da, izan ere, Bilbon euskara ezagutu edo ulertzen duten 165.000 pertsona daude eta bezero potentzialen % 60k euskararen erabilerak zerbitzuaren kalitatea eta irudia hobetu dezakeela uste du.
- Bilboko dendetan euskara normalizatzeko kanpaina abiatu du Udalak Berria
- Bilbao financiará cursos de euskera a los comercios de la villa Deia
- Bilbao impulsa el uso del euskera en las relaciones comerciales El Correo

