Euskararen Udal Patronatuak merkataritza eta ostalaritzan euskara sustatzeko kanpaina hasi du
Hiru fasetan banatutako ekimena izango da.
Euskararen Udal Patronatuak informazio eta sentsibilizazio kanpaina hasi du hiriko merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko asmoz. Kanpainaren lehen zatian euskarak hirian duen garrantzia ezagutarazteko datuak emango dizkie ostalari eta merkatariei, baita euskara ikastaroetan parte hartutakoen eta merkatari.net web guneak menuak euskaratzeko eskaintzen duen zerbitzuaren ingurukoak ere.
Bigarren zatian Eusko Jaurlaritzak uztailean onartutako Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko Dekretuaren nondik norakoak azalduko ditu Euskara Patronatuak. Hirugarren fasean, berriz, merkataritza eta ostalaritzako langileentzat erabilgarriak izango diren esamoldeak banatuko dizkie merkatari eta ostalariei, euskarazko etiketa eta kartelekin batera.
- Hiriko dendetan euskaraz egiteko Irutxuloko Hitza
- El Patronato de Euskera retoma la campaña para comercios y bares El Diario Vasco
- San Sebastián fomentará el uso del euskera en el comercio y la hostelería El País

