Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eusko Ganberek merkataritza enpresei zuzendutako bidaia antolatu dute Bartzelonara

Eusko Ganberek merkataritza enpresei zuzendutako bidaia antolatu dute Bartzelonara

2008/05/13

Bidaia maiatzaren 28tik 30era egingo da. Egonaldian merkataritzako interes guneak bisitatzeko eta arrakasta izan duten merkataritza esperientziak ezagutzeko aukera izango da, baita sektoreko azken joerak ezagutzeko modua ere.

Eusko Ganbarek, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Barcelona Dendak ekimena antolatu dute, merkataritza enpresei zuzendutako Bartzelonarako bidaia. Izan ere, azken urteetan Bartzelonako merkataritzak joerak markatzen ditu, eta Ensanche eta Borne inguruetako merkataritza eskaintzek besteen aldean nabarmentzea lortu dute. Egonaldi horretan merkataritzako interes guneak bisitatzeko eta arrakasta izan duten merkataritza esperientziak ezagutzeko aukera izango da, baita sektoreko azken joerak ezagutzeko modua ere. Ekimen horren helburua denda berritzaileen benchmarkinga egitea, gune desberdinetako nahiz sektoreko esperientzia arrakastatsuak ezagutzea, erakusleiho-apainketa eta visual merchandisingeko joera berriak ikustea eta parte-hartzaileek esperientziak trukatzea da.

- Viaje de prospección para empresas del comercio, a Barcelona www.camaragipuzkoa.com

 

Eusko Ganberek merkataritza enpresei zuzendutako bidaia antolatu dute Bartzelonara

Bartzelonako denda bat.