Eusko Jaurlaritzak udalen eta merkatarien arteko lankidetza sustatzeko diru laguntzak emango ditu
Eskaera egiteko epea zabalik dago irailaren 15a arte.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailak EAEko udalen eta merkatari elkarte zein elkarte mistoen arteko lankidetza sustatzeko diru laguntza emango du. Diru laguntza honakoek eskatu ahal izango dute: 15.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerriek, 15.000 biztanle baino gutxiago eta hirigune historikoa duten udalerriek, beraien eskualdeko herrientzat ekonomia eta merkataritza erreferentzia diren udalerriek eta merkatarien elkarteek edo elkarte mistoek.
Diru laguntzaren kopurua ezberdina izango da udalen eta elkarteen kasuan. Lehenengoek, 25.000 euro eta 600.000 euro arteko laguntza jasoko dute; eta bigarrengoek, 6.000 euro eta 100.000 euro artekoa. Eskaera egiteko epea zabalik dago irailaren 15a arte.
- "MERKAGUNE - Herri Merkataritza" merkataritza-lankidetzako zonako estrategiak sustatzera bideraturiko laguntzen programa 2008 Euskadi.net

