Fernando Amunarriz izango da Gipuzkoako Merkatarien Elkarteko presidente berria
Azken 13 urteotan presidente izan den Teresa Cormenzana ordezkatuko du.
Fernando Amunarriz merkatari irundarrak ordezkatuko du Teresa Cormenzana Gipuzkoako Merkatarien Elkarteko presidente karguan. Cormenzanak hamahiru urte igaro ditu presidente lanetan eta elkarteak apirilaren 18an egingo duen batzar orokorrean pasako dio lekukoa Amunarrizi. Azken hori zuzendari-batzordeko kide izan da orain arte, baita Gipuzkoako Bazkundekoa ere.
Amunarrizek egungo egoerari buruzko adierazpenak egin ditu eta azaldu du txikizkako merkataritza nahiko ongi ari dela eusten krisiari egokitzeko eta sufritzeko duen gaitasunari esker. "Tamalez, itxierak ere izan dira, baina kasu zehatz batzuk izan dira" gaineratu du.
- Amunarriz sustituirá a Teresa Cormenzana en la presidencia de la Federación Mercantil El Diario Vasco

