Garai bateko lanbideak galtzen ari dira
Merkataritza-gune handiak dira lanbideak desagertzearen eragileetako bat.
Gizartea garatuz joan den heinean erosketarako ohiturak aldatu egin dira, eta horiekin batera merkatua ere bai. Lehen oso arruntak ziren lanbide batzuek indarra galdu dute. Soledad Ezkurdia jostuna da baina erretiroa hartzera doa, besteak beste, ez dagoelako negoziorik. Erretirorako adina pasa bazitzaion ere jarraitzeko prest legoke, baina salmentek ez diote halakorik egiten uzten. Merkataritza-gune handiak, enplegu-kolokatasuna, erosketa-ohitura berriak eta modaren berrikuntzak dira Ezkurdiaren etsai nagusiak.
Herrietako merkatariek ere ezagutzen dute Ezkurdiaren egoera. Horri aurre egin nahian, Lasarte-Oriako merkatarien elkarteak eta Udalak, besteak beste, talde bat osatu dute, merkatarien arazoez hitz egin eta konpontzen saiatzeko. Beraien lehen ekintza irailean ospatuko duten stock azoka izango da.
- Cuando los nuevos tiempos y hábitos de consumo jubilan al comerciante Noticias de Gipuzkoa
- "La situación del pequeño comercio es difícil, pero creo que revertirá" Noticias de Gipuzkoa

