Garbera handitzeko proiektua onartu dute
EAk, EAJk eta EB-Aralarrek aurkeztutako zuzenketek ez dute aurrera egin.
Joan den ostiraleko udalbatzak Plan Orokor berria onartu zuen eta bertan barneratua zegoen Garbera handitzeko egitasmoa. EAJk, EAk eta EB-Aralar alderdiek zuzenketa bana aurkeztu zioten egitasmo horri. EAJk zabaltze proiektuak ez duela Eusko Jaurlaritzaren araudia betetzen argudiatu zuen, baita EAk ere, baina honek araudia aldatzean eztabaidatu beharreko gaia dela gaineratu zuen. EB-Aralarrek, berriz, proiektua bertan behera uzteko eskatu zuen. Zuzenketek ez zuten behar adinako babesik lortu eta ondorioz, merkataritza-gunea handitzeko proiektuak aurrera darrai.
- Plan Orokorrak aurrera egin du, PPren abstentzioarekin Irutxuloko Hitza
- Nuevo Plan General, nuevo diseño de ciudad El Diario Vasco
- Todos los grupos, salvo el PP, aprueban el Plan General, que incluye ampliar Garbera Noticias de Gipuzkoa


