Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaur zabaldu dute Bretxa Azokako sarbidea

Gaur zabaldu dute Bretxa Azokako sarbidea

2010/03/12

Bi aste barru inauguratuko dute Canovas gunea.

Iazko maiatzetik obretan egon ostean, gaur zabaldu dute Bretxa Azokako sarbidea. Canovas gunea eraitsi dute eta eraikin txikiagoa egin dute bere lekuan. Lur azpiko azokarako eskailera mekanikoak gune horretan jarri dituzte eta goizeko 08:00etatik erabilgarri daude.

Obrak direla medio, Bretxako salmentek behera egin dute eta merkatariek diote garai gogorra izan dela. Hala ere, Mikel Arredondo merkataritza guneko gerenteak azaldu duenez, ona izan da obrak krisi garaian egitea, krisia igarotzen denerako lanak eginda baitaude. Gainera, kanpoaldean obrak egiten aritu diren garaia aprobetxatu dute seinaleak eta argiztapena hobetzeko.

Bretxa plaza eta Canovas gune berritua martxoaren 27an inauguratuko dituzte.

- Bretxako plaza martxoaren 27an inauguratuko dute Irutxuloko Hitza
- El acceso a la Brecha se abre el viernes El Diario Vasco

Gaur zabaldu dute Bretxa Azokako sarbidea

Canovas gunean jarri dituzte eskailera mekanikoak.