Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gernika-Lumon "Euskaraz erostea, konfiantza osokoa!" kanpaina jarri dute martxan

Gernika-Lumon "Euskaraz erostea, konfiantza osokoa!" kanpaina jarri dute martxan

2009/06/30

Uztailaren 4a arte garatuko dute merkatari eta kontsumitzaileei zuzenduriko egitasmoa.

Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak Euskaraz erostea, konfiantza osokoa! kanpaina jarri du martxan. Datorren ekainaren 4a bitartean kanpainaren irudia duten 600 mermelada poto, estalki berezia duten 10.000 napolitana eta txokolatina, 7.000 bi orriko, 300 orri informatibo eta 300 kartel banatuko ditu.

Salerosketetan euskararen balio erantsia sustatzea, Eusko Jaurlaritzaren Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko Dekretua ezagutaraztea, kontsumitzaileak bere hizkuntza eskubideez jabetzeko sentsibilizatzea eta merkatariei dituzten betebeharrak jakinaraztea dira kanpainaren helburuak. (Gernika-Lumoko Udala)

Gernika-Lumon "Euskaraz erostea, konfiantza osokoa!" kanpaina jarri dute martxan

Kanpainako logotipoa.