Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gipuzkoako museoen gida argitaratu dute

Gipuzkoako museoen gida argitaratu dute

2010/08/03

Artea, burdina, historia, natura, gastronomia eta itsasoa ditu ardatz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak probintziako museoei buruzko sei liburuxka argitaratu ditu. Liburuxkak kutxa batean jaso ditu Gipuzkoa gozatzeko sei modu izenburupean. Liburuok Gipuzkoako artea, burdina, gastronomia, historia, itsasoa eta natura dute hizpide eta arlo bakoitzak izandako garapena azaltzen dute. Gainera, gai horri buruz egun dauden museoen zerrenda erakusten dute.

Gida euskaraz eta gaztelaniaz kaleratu dute baina etorkizunean ingelesera, frantsesera eta katalanera itzuliko dute. Kutxa museoetan, informazio bulegoetan eta hoteletan banatuko da, euro baten truke. Esku-orriak, berriz, doan izango dira.

- Gipuzkoako museoen gida plazaratu dute Berria
- Una guía recoge en seis folletos la oferta museística de Gipuzkoa El Diario Vasco
- Guipúzcoa presenta una guía temática para potenciar el interés por sus museos El País

Gipuzkoako museoen gida argitaratu dute

Gida euro baten salduko da eta esku-orriak doan izango dira.