Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gipuzkoako ostalariak itxaropentsu daude aurtengo udarekin

Gipuzkoako ostalariak itxaropentsu daude aurtengo udarekin

2010/08/03

Aurreko urtean baino turista gehiago izan dira lehenengo seihilekoan.

Aurtengo lehenengo seihilekoan 2009ko garai berean baino %1 gehiago izan ditu Gipuzkoako ostalaritzak. Lehenengo hiru hilabeteetan %1,5 jaitsi zen, baina ondorengoetan %2 igo zen. Horregatik, Mikel Ubarretxena Gipuzkoako Ostalarien Elkarteko presidentea itxaropentsu azaldu da udari begira, datuak ildo berdinetik jarraituko dutela esanez. Gainera, Alemaniako, Britainia Handiko, Belgikako, Herbehereetako eta Frantziako turistak berreskuratzea espero dute.

Kostako herrietan turismoa %4 hazi dela azpimarratu du Ubarretxenak, barnealdeko herrietan mantendu delarik. Hoteletako erreserbak gero eta beranduago egiten direla esan du, baina aurreko urteko datuak mantenduko direla. Hala ere, hoteletako gastuak eta bisitarien igoerak ez du zertan loturarik izan, izan ere, gaur egungo turista ugari asko ibili eta gutxi gastatzekoak dira. Hori orekatzeko turistei egonaldia erraztu behar zaiela azpimarratu du.

- Los empresarios de hostelería de Gipuzkoa prevén «un buen verano»‎ El Diario Vasco

Gipuzkoako ostalariak itxaropentsu daude aurtengo udarekin

Kostaldeko herrietan turismoa hazi egin da eta barnealdekoetan mantendu.