Gipuzkoako ostalariek lan baldintzak hobetzeko eskatu dute
Akordio batera heldu ezean, Zinemaldian greba egiteko prest daudela iragarri dute.
Gipuzkoako ostalariek mobilizazioak egin dituzte lan hitzarmena adosteko negoziazioak gelditu izanaren aurka. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, Maria Cristina hotelaren aurrean eta Mikel Ubarretxena Gipuzkoako Ostalarien Elkartearen jatetxearen aurrean bildu dira. Akordio batera heldu ezean, Zinemaldiak irauten duen bitartean, irailaren 16tik 24ra, greba egiteko prest daudela iragarri dute.
Ostalariek KPI baino soldata igoera handiagoak, igandetako plusa, hobekuntzak gauetako abonuetan eta astero bi atseden-egun eskatu dituzte.
- Sindicatos amenazan con una huelga de hostelería durante el
Zinemaldia El Diario Vasco
- Los
hosteleros amenazan con una posible huelga durante el Zinemaldia Noticias
de Gipuzkoa

